Pribatutasun Politika

MY WAY KOOP ELKARTE TXIKIA (aurrerantzean, MY WAY)  75202366-F NIF zenbakiarekin eta Akoabidea 2, Zestoa, 20740, Gipuzkoa helbidearekin.

Kontaktua: hello@feelmw.com.

Nor da zure datuen tratamenduen arduraduna?

Pribatutasun-politika hau, interesatuak  MY WAYri emandako karakter pertsonaleko datu guztiei aplikatuko zaie, baita MY WAYk bere web orri eta beste edozein komunikabideren bidez eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuetan interesa duen pertsona fisiko orori ere. MY WAYen Pribatutasun Politikaren helburua, datuak babesteko indarrean dagoen araudia betez, zure datu pertsonalak nola erabiltzen ditugun azaltzea da.

Interesatua MY WAYekin harremanetan jarri daiteke, arduradunaren identifikazioan zehaztutako informazioaren bitartez.

Zein helburu eta legitimaziorekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

MY WAYk Tratamendu Jardueren Erregistroa du, eta bertan zehazten dira tratamenduaren arduradun gisa jarraian azaltzen diren egindako tratamenduak:

TRATAMENDUA Helburua Base juridikoa
 

HAUTAGAITZAK

Enplegu-eskaeren eta autokandidaturen datuen kudeaketa. Art. 6.1 a) interesdunak bere datu pertsonalak helburu jakin baterako edo gehiagotarako erabiltzeko baimena eman zuen.
 

GIZA-BALIABIDEAK

Enpresako langileen kudeaketa. Art. 6.1 b) interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, interesdunak hala eskatzen badu; tratamendua beharrezkoa da.
 

HARREMANETARAKO PERTSONAK

Kontaktuen datu-basearen kudeaketa (bezeroekin loturiko pertsonak, hornitzaileak, erakundeak, administrazio publikoak eta sozietateak orokorrean). Art. 6.1 f) tratamenduaren erantzuleak edo hirugarren batek lortu nahi dituen bidezko interesak betetzeko, tratamendua beharrezkoa da.
 

 

 

EKITALDIEN KUDEAKETA

 

 

Ekitaldietako parte-hartzaileen izen-ematea eta kudeaketa.

Art. 6.1 a) interesdunak baimena eman zuen bere datu pertsonalak helburu jakin bat edo gehiagotarako erabiltzeko.

Art. 6.1 f) tratamenduaren erantzuleak publizitate eta sustapen komertzialari dagokionez, lortu nahi dituen bidezko interesak betetzeko tratamendua beharrezkoa da.

 

 

WEB ERABILTZAILEAK

Webgunearen eta/edo sare sozialen informazio eta harremanetarako eskatzaileen kudeaketa. Art. 6.1 f) tratamenduaren erantzuleak publizitate eta sustapen komertzialari dagokionez, lortu nahi dituen bidezko interesak betetzeko tratamendua beharrezkoa da.
 

 

 

 

KONTSUMITZAILEAK

Online bidez, dendako produktuak erosten dituzten kontsumitzaileen kudeaketa. Art. 6.1 b) interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, interesdunak hala eskatzen badu; tratamendua beharrezkoa da.

Art. 6.1 f) tratamenduaren erantzuleak publizitate bidalketa eta sustapen komertzialari dagokionez, lortu nahi dituen bidezko interesak betetzeko tratamendua beharrezkoa da.

 

BEZEROENTZAKO ZERBITZUAK

Bezeroen administrazio eta kontabilitate-kudeaketa. Art. 6.1 b) interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, interesdunak hala eskatzen badu; tratamendua beharrezkoa da.

Tratamendu Jardueren Erregistroari buruzko xehetasun gehiago behar izanez gero, kasua beharrezko bezala justifikatu bada, MY WAY-ra jo dezakezu, identifikatutako edozein kanalen bitartez.

Zenbat denboran gordetzen ditugu zure datu pertsonalak?

MY WAY erakundeak datuak gordeko ditu erakundearekin harremanak irauten duen bitartean, eta, ondoren, datuak baliozko legedi bakoitzak ezartzen duen artxibo eta dokumentazioaren araudian agertzen denaren arabera gordeko dira. Eskubide bat eskatuz gero, eskubide horren araberako datuen ezabatzea aktibatuko da.

Nork eskura ditzake zure datu pertsonalak?

MY WAY-k, beharrezkoa den kasuetan Administrazio Publikoarekin dituen betebeharrak burutu ahal izateko, bezeroaren datu pertsonalen zesioak egin edo hauekin loturiko komunikazioak egin ahal izango ditu, une bakoitzean indarrean dagoen legeria errespetatuz.

Zein dira kaltetuen eskubideak?

Eskubide hauek erabil ditzakezula jakinarazten dizugu:

  1. Zure zein datu tratatzen ari diren jakiteko, datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea;
  2. Oker dagoen edozein datu pertsonal zuzentzeko eskubidea.
  3. Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, posible denean.
  4. Datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, datuen zehaztasuna, legezkotasuna edo tratamenduaren beharra zalantzazkoa denean; kasu horretan, datuak gorde ahal izango ditugu erreklamazioak egin edo defendatzeko.
  5. Datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea, datu horiek tratatzeko legezko oinarria interes legitimoa denean. MY WAYk ez ditu bere datuak tratatuko, aparteko interes legitimorik edo erreklamazioak formulatu, erabili edo defendatzeko interesik ez badu.
  6. Zure datuak emateko eskubidea, datu hauek tratatzeko legezko oinarria zure onespenekoa denean.

Interesdunak edota haren ordezkariak, eskubide horiek erabili ahal izango ditu doan, idatzizko eskaera hello@feelmw.com helbidera bidalita.

Aurreko eskubideez gain, interesdunak, emandako baimena edozein unetan kentzeko eskubidea izango du, eta baimen hori kentzeak aurreko tratamenduaren zilegitasunean inongo eraginik izan gabe. MY WAY-k interesdunaren datuak tratatzen jarraitu ahal izango du, beti ere, lege aplikagarriak horretarako aukera ematen badu.

MY WAY enpresak, bere herrialdeko Kontrol-Agintaritzan erreklamazioa aurkezteko eskubidea duela gogorarazten dio interesdunari.

Komunikazio komertzialak bidaltzeko zerbitzuan baja.

Interesdunak, bidalitako komunikazio komertzialak ezeztatzeko eskubidea du edozein unetan, MY WAY zerbitzuari jakinarazpen soil bat bidalita; horren bidez ez duela merkataritza-komunikaziorik jaso nahi adierazten du. Horretarako, interesdunak, jakinarazpen bakoitzeko estekan klik egin dezake, merkataritzako komunikazio elektronikoen bidalketa bertan behera utzita, edo, bestela, atzera egin dezake bere adostasuna hello@feelmw.com helbidera idatzita.

Zer segurtasun-neurri ditugu ezarrita?

MY WAY-k, bere betebeharra den, karakter pertsonaleko datuak sekretupean gorde eta mantentzeko konpromezua hartzen du, eta beharrezko neurriak hartuko ditu horiek aldatu, galdu, tratatu edo baimenik gabe eskuratu ez daitezen, aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera.

MY WAY-k beharrezkoak diren segurtasun neurri tekniko eta antolakuntzakoak ditu, karakter pertsonaleko datuen segurtasuna bermatu eta datu horiek aldatu, galdu eta tratatzea eta/edo baimendu gabeko eskuragarritasuna saihesteko. Beti ere teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta horien arriskuak, giza ekintza edota ingurune fisiko edo naturaletik datozenak kontutan hartuta, aplikatu beharreko araudian esandakoaren arabera. 

Estekak.

MY WAY-en web orriak, MY WAY-k kontrolatzen edo erabiltzen ez dituen beste leku batzuetarako hiperestekak erabili ditzake. Hori horrela, MY WAY ez da web gune horietako edukien edo haien pribatutasun-praktiken zilegitasun, fidagarritasun, erabilgarritasun, egiazkotasun eta gaurkotasunaren erantzule egiten. Mesedez, MY WAY-ekin zerikusirik ez duten web gune horiei informazio pertsonala eman aurretik, kontuan izan datuak babesteari dagokionez gure web gunetik urrun egon daitekeela.

 Pribatutasun-politika aldatzea.

MY WAYk bere Pribatutasun Politika aldatu ahal izango du, unean indarrean dagoen eta aplikatu behar den legearen arabera. Nolanahi ere, Pribatutasun Politikaren edozein aldaketa behar bezala jakinaraziko zaio eragina duen pertsonari, bere datu pertsonalen tratamenduan egindako aldaketen berri izan dezan eta, aplikatu beharreko araudiak hala eskatzen badu, kaltetuak baimena eman dezan.

MY WAY KOOP ELKARTE TXIKIA -ren Pribatutasun Politikaren azken eguneratzea,  2020ko martxoaren  30an.
Feel My Way logotipoa