Ongi etorri MY WAY KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA (aurrerantzean, MY WAY) erakundearen web orrira (IFZ: 75202366; helbidea: Akoabidea 2, Zestoa, 20740, Gipuzkoa). Euskadiko Kooperatiben Erregistroko Kooperatiba Sozietate Txikien Liburuko 1234. orrian eta 1. idazpenean erregistratua. Harremanetarako, hello@feelmw.com posta elektronikora idatzi.
Jabetza intelektuala
Webgune honetako edukiak, testuak, irudiak, soinuak, animazioak, etab. bai eta haren diseinu grafikoa eta iturburu-kodea ere, MY WAY osatzen duten sozietateen aldeko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei buruzko Espainiako legediak babesten ditu. Beraz, guztiz debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea edo publikoki komunikatzea, osorik edo partzialki, MY WAY erakundearen berariazko baimenik gabe.
Webgunearen edukia eta estekak
MY WAYen ez gara arduradun egiten hirugarrenek gure web orriko edukiez egiten duten erabilera okerraz. Ardura eduki horietara sartzen denarena bakarrik da edo horiek erabiltzen dituenarena. Era berean, ez dugu inolako erantzukizunik hartuko web gune honetako esteken edo bilatzaileen bidez bisitatutako hirugarrenen web orrietan dagoen informaziorenagatik.
Web orria eguneratu eta aldatzea
MY WAY erakundeak eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe, bere web guneko informazioa eta haren konfigurazioa eta aurkezpena aldatu edo ezabatzeko, horrengatik inolako erantzukizunik hartu gabe.
Alderdi teknikoei buruzko oharrak
MY WAY enpresak ez du bere gain hartzen Interneteko sarera konektatzean sortzen diren arazo teknikoengatik edo gailu informatikoetan gertatzen diren akatsengatik sor daitekeen erantzukizunik, ez eta legez kontrakoak diren sartzeen ondorioz hirugarren pertsonek MY WAYen kontroletik kanpo eragin ditzaketen kalterik.