Nor gara

Ongi etorri Etorkizuna Sortzen programara!

Ba al dakizue zer den egin beharrekoa? Eta zertarako den? Epe laburrean hartu beharreko erabakietan laguntzeko programa bat da, orientazio programa alegia. Sarietaz ziur gogoratuko zaretela, baietz? 😉

Bai, 300€ko 5 sari irabazteko aukera izango duzue!!

Baina sariak gehigarri bat besterik ez dira izango, programan zehar zeure buruaz hausnartu eta aurrera begira zuri hobekien egokitzen zaizun bidea aukeratzeko tresna eskuartean izatea izango da baliotsuena.

Hastera goaz!

Gauza berriak deskubritu eta ikasteko gogoz? Ziur baietz!

Ekin bideari eta sortzen zaizkizuen zalantzak argitzeko hementxe gaituzue!

Baaa.. Feel My Way kooperatibako kideak gara, abenturazaleak eta abentura sortzaileak!!! Eta Etorkizuna Sortzen programa ondorengo Euskal Herriko entitateekin elkarlanean sortu dugu: Eusko Jaurlaritza, Laboral Kutxa, Mondragon Unibertsitatea eta Mondragon Team Academy.

           

Zer, gurekin udako abentura batean murgiltzeko prest al zaude?

Etorkizuna Sortzen programan partaide zaretenak 150€ko deskontua duzue Trepik interrailean edota 300€ko deskontua Tennessee eta Texaseko English Campsetan (deskontuak mugatuak dira)!! Xehetasun guztiak: www.feelmw.com .

Deskontua lortzeko bete ondorengo galderak:

Feel My Way logotipoa